XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bildumazalea

GAI hau azaldu zen, ale honetan agertzen den La Covachari buruzko artikulua eztabaidatzean.

Bere altueraren gaineko datu berriak egiten du Extremadurako gailur altuena izan dadin, ondorioz Cacereseko sabaia aldatu beharra dagoelarik.

Eta nori ardura dio horrek?.

Merezi al du asuntuari buelta gehiago emateak?.

Ba, hala dirudi.

Ez da puristek aldarrikatzen duten zehaztasunarekiko kultua soilik.

Bildumazale asko dago, edo hobeto esanda, mendi-bildumak egitea mendizaletasun askoren berezko zerbait da.

Bildumak egiteko giza joeragatik, elkarren segidan doazen arazo biren konponbidean isladatzen dena: Bata ezagumenduzkoa, zerrendazkoa, helburuaren hautapenezkoa eta bestea, betepenezkoa: arau batzuren oharpena kasu honetan forma fisikoaren egokitasuna, ekipamendua, informazioa, meterologia, ailegabidea eta abar zeintzuk zalantzazko egoera hura gainditu eta helburua betetzea permititzen bait dute.

Eta epe luzera, mendi-iharduera jokoa errepikatzean datza, adibidez, astebururo.

Mendizaletasunak berez garamatza bildumatzera, bere agerpide guztietan eta hauetariko bakoitzean maila gorenararte.

Hasten da mendiak bildumatuz kluben lehiaketak betetzeko.

Gero, ehunekoen katalogoak iturri agortezina suposatzen du bildumetarako: lehen lehiaketa, ondorengoak, lurralde bateko guztiak, katalogoaren zerrenda osoa (593 gailur desberdinak) edo edozein konbinazio edo errepikapen.

Mendi altuenek bildumatzeko aukera amaigabeak opatzen dituzte, adibidez, Pirineoaren 129 hirumilatakoak, Alpeetako 62 laumilatakoak edo munduko 14 zortzimilatakoak.

Eta ez dezagun ezer esan sabaiei buruz, horiexek bait dira benetan probokazioa, gainera gaizkoagarri hau dutelarik: aldaketa edo eztabaidaren pekoak direla.

Estatu espainolaren 50 sabaietatik hasiz (beren artean, Caceresekoa, gogoeta hau ondorioztatu duena), Europako 41 sabaiekin jarraituz (zerrenda zaharkitua berau, 1980 urtekoa bait da, eta itxaroten dago Kartajanarik, Yugoslaviari buruz dituen eskrupuluak gainditzen dituenean, noiz gaurkotu ote duen) eta, tope, the seven summits, zazpi kontinenteetako sapaiak bi Amerikak eta Antartida barne.

Bilduma lortzeko orduan, aldakuntza ugari suertatu daiteke, zaletasunaren eta norberaren arauera.

Bakoitza bere zerrenda zirriborrotuz doa eta bere erara: izan daiteke eskalada-biderena, kainoirena, piraguan, mendi-bizikletan, zeharbide-eskian, ... semealaba gazteenek lagundurik edo gailur bakoitzean ilargi beteko gauetan lo eginik.

Printzipioz bildumazaletasuna ona da.

Motibatu egiten gaitu.

Ilusionaturik mantentzen gaitu.

Permititzen du gure zaletasuna sekula ase ez dadin, une bakoitzean gure aldamenean dagoen bilduma bat hautatzeko aukera ematen bait digu.

Mendizaletasuna, beste edozein gauza baino lehen, poztasun pertsonala da, Hillaryk elkarrizketan dioen bezala.

Beti mendi berberara eta betiko bidetik joaten direnak ere.

Agian beren bilduma pertsonala planteatzen dute ere.

Galdetu egin behar diet.

Edonola bildumen gaia interesgarria da.

Beharbada zuek ere izango duzue experientziarik eta akordu bitxirik.

Idazti iezaguzue, dibertigarria izan bait daiteke eta beste batzu animatuko ditu.

Hau guztiau errez kutsatzen da.